Bost urteko kartzela zigorra bortxaketa bat burutzeagatik

Ataria 2024ko eka. 25a, 14:52

Tolosan izan ziren gertakariak.

Errumaniako nazionalitatea duen gizon bati 5 urteko kartzela zigorra ezarri diote, Tolosan lana eskaini zion gizon bat behin baino gehiagotan bortxatzeagatik.

Tolosan 2019an egindako bortxaketak direla eta 5 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizonezko bati, hala ere epaiketan biktima eta erasotzailea akordio batera iritsi dira eta 30.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio erasotzaileak, eta sei urtez ezingo da harekin harremanetan jarri, ezta harengana hurbildu ere. Halaber, bost urtez zaintzapeko askatasun-egoeran egon beharko du behin espetxetik ateratakoan.

Zigortuak sare sozial baten bidez ezagutu zuen biktima eta lana eskaini zion. Errumaniatik Tolosara etorri zen eta  behin baino gehiagotan bortxatu zuen. Erasoez gainera, hurrengo egunetan, biktimaren zaurgarritasunaz baliatu zen herrian zehar limosna eskatzera behartzeko. Bi aldiz saiatu zen biktima ihes egiten, lehenengoan ez zuen lortu, eta zeuden txabolara itzuli behar izan zuen. Bigarrengoan, baina, lortu zuen eta poliziarekin harremanetan jarri zen gertatutakoa kontatzeko. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!