Ordutegi aldaketak udan, udal zerbitzu batzuetan

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Uztailean eta abuztuan, Udateren, udal liburutegien, hondakinen bulegoaren, kultur etxearen edota Andragoraren ordutegiak aldatuko dira.

Ondorengoak izango dira udal zerbitzuetako udako ordutegiak:

UDATE, HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA

  • Uztaila eta abuztua
    • Astelehenetik ostegunera: 07:15-14:15.
    • Ostiralak: 08:15-14:15

UDAL LIBURUTEGIA

  • Uztaila
    • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, baita asteazken arratsaldetan ere, 16:00etatik 19:00etara.
  • Abuztua
    • 10:00etatik 13:30era.

HAUR LIBURUTEGIA

  • Uztaila eta abuztua
    • Goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 13:30era. 

KULTUR ETXEA

  • Uztailaren 16ra arte goizez eta arratsaldez zabalik, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Uztailaren 17tik abuztuaren 2ra (biak barne), goizez, 10:00etatik 13:00etara.
  • Abuztuaren 5etik 23ra (biak barne), itxita egongo da.
  • Abuztuaren 26tik aurrera, goizeko eta arratsaldeko ordutegiari ekingo zaio berriro, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

HONDAKINEN BULEGOA

  • Ostegun eta ostiral goizez zabalduko ditu ateak, 8:30etik 14:00etara.
  • Uztailean zehar zerbitzua Gorosabel eraikinean emango du; abuztuan, UDATEn.

ADNRAGORA, TOLOSALDEKO EMAKUMEEN ETXEA

  • Ekainaren 28an, ostirala, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta arratsaldean itxita egongo da.
  • Uztailean, goizez egongo da irekita, 8:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuan itxita egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!