Tolosako Euskararen Aholku Kontseiluaren lehen bilera irekia, bihar

Ataria 2024ko ekainaren 17a

Kultur etxeko areto nagusian egingo dute saioa, 18:00etan, eta herritar orori irekia izango da.

Euskararen Aholku Kontseiluaren bilera izango da, bihar, ekainak 18. Bere erregelamendua aldatu berri du udalak; hori dela eta, aurrerantzean bi osoko bilkura egingo dira urtean. Horietako lehena izango da biharkoa. 

Kultur etxeko areto nagusian egingo dute saioa, 18:00etan, eta herritar orori irekia izango da. Kontseiluaren antolaketa berriaren aurkezpena egin eta 2024ko plangintzaren barruko mugarri nagusiak ezagutzera emango dira saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!