Soronea-Ammma hirugarren, kluben arteko Espainiako Txapelketan

Ataria 2024ko ekainaren 17a

Malagan (Espainia) izan da jokoan kluben arteko mendi lasterketen Espainiako Txapelketa, eta Soronea-Ammma taldeak hirugarren postua lortu du emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Emakumezkoen aldetik, Larraitz Etxebeste, Mayi Mujika, Sonia Lopez, Leire Elola, Irati Larrañaga eta Leire Fernandez lasterkariek hartu dute parte. Gizonezkoen aldetik, Hassan Ait Xau, Martin Diez, Xabi Lete, Iban Agirrezabala, Axier Artola, Ibai Makazaga, Amets Aranbarri eta Iñigo Alzola korrikalariak aritu dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!