Palestinari elkartasuna adierazteko performancea egin dute

Ataria 2024ko ekainaren 15a

Ekitaldia egin dute Tolosako Plaza Zaharrean tolosaldeko hainbat artistek eta Tolosa-Palestina elkarteak.

Palestinako genozidioa salatzeko performancea egin dute tolosaldeko hainbat artistek eta Tolosa-Palestina elkarteak. Picassoren Gernika koadroko hegaztia irudikatu dute artistek, eta lurrean etzan dira zenbait herritar eraildako gorpuak bailiran. Sirena hotsek urratu dute arratsaldea eta zuzenean pieza pare bat jo dituzte hainbat musikarik.

Azaldu dutenez, Euskal Herriko beste hamabi herritan ere gauzatu dituzte antzeko ekitaldiak; eta Vanessa Alzate artistaren hitzetan, helburu izan dute Palestinarrei elkartasuna adieraztea eta egoera salatzea. Aritz Lopez Tolosa-Palestinako kideak, berriz, aipatu du ekimen «ezberdin» bat egitea izan dutela xede eta hurrengoa oraindik zehaztu ez badute ere, gehiago egitea «aurreikusgarria» dela nabarmendu du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!