Alex Diaz izan da azkarrena XLVI. Jose Maria Anza Oroimenezko proban

Ataria 2024ko ekainaren 15a

Goizean jokatu dute XLVI. Jose Maria Anza Oroimenezko proba eta Alex Diaz izan da lehena helmugaratzen; eskualdeko azkarrena Iñaki Murua altzotarra izan da.

Gaur goizean jokatu dute XLVI. Jose Maria Anza Oroimenezko proba eta azkarrena Alex Diaz (Caja Rural Alea) izan da. Podiuma osatuz, haren atzetik helmugaratu dira Pablo Carrascosa (Finisher) eta Ander Ganzabal (Laboral Kutxa) txirrindulariak.

Horrez gain, eskualdetik helmuga zeharkatzen lehena Iñaki Murua (Laboral Kutxa) altzotarra izan da; iaz, lasterketa irabazi zuen. Oriako Txirrindulari Eskolatik pasatako hamar txirrindularik hartu dute parte, eta horietan lehena izan da Murua.

Aipatutakoez gain, Caja Rural Aleak irabazi du taldekako saria; Aitor Agirrek jantzi du mendiko maillota; eta 23 urtez azpikoetan, Iñaki Trujillok du lidergoa, lasterketa bat jokatzeko faltan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!