Jokoan da Tolosako 3x3 saskibaloi txapelketa

Ataria 2024ko ekainaren 15a

TAKEk antolatuta, goizean gazteenek izan dute aukera nor baino nor gehiago aritzeko Alondegia plazan; arratsaldean, berriz, helduagoen txanda izango da, San Frantzisko pasealekuan.

Tolosan egun guztian zehar ari dira jokatzen TAKEren 3x3 saskibaloi txapelketa. Goizean, gaztetxoek jokatu dituzte partidak euren artean, Alondegia plazan. Arratsaldean, berriz, gazteen eta helduen txanda izango da, eta arratsalde guztian jokatuko dituzte norgehiagokak San Frantzisko pasealekuan.

Txapelketa dela-eta, autoentzat moztuta dago San Frantzisko pasealekuko errepidea, Trianguloa plazatik hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!