Orkestrina Band Jazzpana taldearen kontzertua izango da igandean

Ataria 2024ko ekainaren 12a

Talde tolosarrak, 'Oroitzapenerako Musika' izenpean kontzertua eskainiko du igandean, 11:30ean, Alondegia plazan. Buru Bihotzez Elkartea, Tolosako Udala eta Kopibat dendaren laguntzarekin antolatu du ekitaldia.

Musika estimulazio kognitibo terapia gisa dela diote Buru Bihotzez Elkartetik. Izan ere, euren ustetan, «bizitza osoko abestiak entzuteak iraganeko garaiak gogoratuz, dementzien efektuak hobeto jasaten laguntzen du». Horregatik, ekitaldi berezia antolatu dute iganderako. Hain justu, Orkestrina Band Jazzpana talde tolosarrak Oroitzapenerako Musika izenpean kontzertua eskainiko du igandean, 11:30ean, Alondegia plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!