Aritz Elorza izango da lehen taldeko entrenatzailea

Ataria 2024ko ekainaren 11

Tolosa CF-ren futboleko emakumezkoen lehen taldea gidatuko du.

Bukatu berri den denboraldian Raul Camarero izan da lehen taldeko entrenatzailea, eta arrazoi pertsonalengatik ez jarraitzea erabaki zuen. Kluba entrenatzaile bila jarri zen eta Elorza fitxatzea erabaki zuen. «Eskarmentu handia duen entrenatzailea da, Eibarren urte askoz aritu dena», azaldu dute Tolosa CF-tik. Emakumezkoen lehen taldeak 3. RFEF mailan jokatzen du eta maila horretan eskarmentua du bereziki Elorzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!