Vasconiak irabazi dio finalean Tolosa CF-ri

Ataria 2024ko ekainaren 11

Vasconia taldea izan zen txapelduna. TOLOSA CF

Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezko futbol txapelketan Vasconiak 4-1 irabazi zion Tolosa CF-ri partida erabakigarrian.

Tolosa CF-k antolatuta, 9. Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezkoa jokatu zen igandean Berazubi futbol zelaian. Alebin mailako mutilen hamabi taldek parte hartu zuten. Finalera Tolosa CF-ren taldeetako bat iritsi zen, baina ezin izan zuen garaipena lortu, Vasconiak eraman baitzuen garaikurra partida 4-1 irabazita.

Tolosa CF-k finalerdia Idiazabalen aurka jokatu zuen eta 1-0 irabazi. Vasconiak, berriz, finalerdian Realaren aurka bana berdindu zuen eta ondoren penaltietan lortu zuen finalerako txartela. Txapelketako hirugarren postua Realarentzat izan zen, Idiazabali 8-0 irabazi eta gero.

Goizean jokatu zen multzokako fasea, eta azken lau postuetan geratu ziren taldeek kopa jokatu zuten. Lehiaketa horretan Billabonak eraman zuen garaikurra, finalean Tolosana taldearekin (Tolosa CF klubeko taldeetako bat) berdindu eta penaltietan irabazi ostean.

Tolosa CF geratu zen bigarren txapelketan. TOLOSA CF

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!