Akademiako Dokumental batzordeko kide izendatu dute Izaskun Arandia

Ataria 2024ko ekainaren 11

Izaskun Arandia Gasteizko Film Laburren Nazioarteko jaialdian.

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak hauteskundeak egin ditu joan den larunbatean, zuzendaritza taldea eta espezialitate batzordeak osatzeko, eta dokumental saileko taldean hautatu dute Arandia.

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako Dokumental batzordeko kide aukeratu dute Izaskun Arandia tolosarra. Akademiak joan den larunbatean egin zituen hauteskundeak zuzendaritza taldea eta espezialitateko batzordeak osatzeko, eta Dokumentalen batzordeko kidea hautatu dute Arandia.

Batzordearen burua Arturo Menor Campillo izango da, eta Arandiarekin batera Tania Balló Colellek osatuko du taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!