Eskualdeko bost taldek bat egin dute Urtzi Gurrutxaga oroimenezko torneoarekin

Leyre Carrasco 2024ko ekainaren 9a

Tolosa CF-k antolatuta, alebin mailako IX. Urtzi Gurrutxaga Oroimenezko txapelketa jokatzen ari dira gaur Berazubi estadioko futbol zelaian. 12 talde ari dira parte hartzen, horietatik bost eskualdekoak.

Urtzi Gurrutxaga oroitu eta omentzeko futbol torneoa ari dira jokatzen Berazubiko zelaian. Bederatzigarren aldiz antolatu du Tolosa CF klubak txapelketa, eta bertan alebin mailako mutilen 12 taldek parte hartuko dute, horietatik bost eskualdekoak: Billabona, Intxurre, Tolosa CF izenarekin aterako dena, eta besteak Urdina Txiki eta Tolosana izenekin. Beste taldeak ondorengoak dira: Lazkao, Beasain, Martutene, Vasconia, Zarautz, Idiazabal eta Reala.

Lehen fasea jokatu dute goizean zehar, eta arratsaldean, berriz, bigarren faseari ekingo diote. Eguraldia lagun ez izan arren, pozik agertu dira antolatzaileak: «Poza ematen du jendetza ikustea, azkenean, adin honetan etxekoen babesa izaten dute eta ez da hain zaila izaten harmailak beteta ikustea».

LEHEN FASEKO SAILKAPENAK

A taldea

  1. Reala
  2. Beasain
  3. Tolosana
  4. Billabona

B taldea

  1. Vasconia
  2. Idiazabal
  3. Urdiña Txiki
  4. Martutene

C taldea

  1. Tolosa CF
  2. Intxurre
  3. Zarautz
  4. Lazkao

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!