Gazte Eguna ari dira ospatzen

Ataria 2024ko ekainaren 8a

Tolosako Gazte Asanbladak antolatuta Gazte Eguna egiten ari dira Plaza Berrian. Boleibol partidekin hasi dute egitaraua.

Tolosako Gazte Asanbladak deituta Gazte Eguna ospatzen ari dira Plaza Berrian. Bazkarian 150 pertsonatik gora bilduko dira eta ondoren, tribial jolasa izango dute. Eguna bukatzeko, 17:30ean, Asier K, Manex Astigarraga eta Lide Arregi bakarlarien saioak izango dituzte eta 19:30etik aurrera musika izango dute; BassAgain lehenik, Arrixku taldea ondoren eta bukatzeko Olgetan Erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!