Kobazuloetako zaborra, argitara

Ataria 2024ko ekainaren 8a

«Ze zikinak garen!» zioen emakume batek Lurpea Garbi elkarteak Tolosako San Frantzisko pasealekuan jarritako erakusketari begira zegoela. Lur azpian pilatutako zaborra erakutsi dute herritarrek kobazuloek duten kutsaduraren berri izan dezaten.

Lurpea Garbi elkarteak hainbat kobazulotan aurkitutako zaborra erakutsi du gaur, San Frantzisko pasealekuan. Lur azpia, karsta, bere fauna eta egungo egoera aurkeztu dituzte argazkien bidez eta metakrilatozko kaxetan, kobetatik ateratako zabor esanguratsuena jarri dute: beira, plastikoa, antibiotikoak,  xiringak, fitosanitarioak, obra-hondakinak... Tolosaldeko kobazuloek duten kutsaduraren berri emateko jaio zen Lurpea Garbi elkartea, horiek garbitu eta lehengoratzeko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!