Jai giroan murgilduko dira Iurreamendi egoitzan

Ataria 2024ko ekainaren 7a

Iazko Piñata igandeko festa Iurreamendi egoitzan. LEYRE CARRASCO

Igandetik aurrera Iurreamendi egoitzako jaiak ospatuko dituzte. Askotariko ekintzez betetako egitaraua osatu dute ekainaren 14ra bitarte, bertako egoiliarrentzat nahiz parte hartu nahi duten herritarrentzat.

Egitaraua
  • Ekainak 9, igandea
    • 13:00. Bazkari berezia.
  • Ekainak 10, astelehena
    • 11:00. Txupinazoa.
    • 11:15. Oroitzapenerako kantak.
    • 16:00. Pelikula baten proiekzioa.
    • 17:30. Dantzaki dantza taldearen emanaldia.
  • Ekainak 11, asteartea
    • 11:00. Nagusilaneko kontzertua.
    • 17:00. Txokolatea musikarekin, eta 90 urte betetzen dituzten egoiliarrei eta langile erretiratuei omenaldia.
  • Ekainak 12, asteazkena
    • 11:00. Laskorain Ikastolako ikasleekin galdera lehiaketa.
    • 16:00. Jolasak sari banaketarekin.
  • Ekainak 13, osteguna
    • 11:00. Bingoa kartekin.
    • 17:00. Alaitu abesbatzaren emanaldia.
  • Ekainak 14, ostirala
    • 10:30. Meza.
    • 11:30. Iurreamendi abesbatzaren emanaldia.
    • 16:00. Bingoa opariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!