San Joan Xake Txapelketa, larunbatean

Ataria 2024ko ekainaren 6a

Tolosako Xake Klubetik San Joan Xake Txapelketa antolatu dute. Larunbat honetan jokatuko da txapelketa, ekainaren 8an, eta Alondegi plazan izango da.

Goizean, 09:45ean, adin guztietarako txapelketa egongo da, eta xakean dakien edonork hartu dezake bertan parte. Partiden erritmoa 10+3 izenekoa izango da, hau da, jokalari bakoitzak hamar minutu edukiko ditu eta mugitzen duen bakoitzean hiru segundo gehituko zaizkio bere denborari.

Arratsaldean, 14 urtez azpikoen txapelketa izango da. Alondegi plazan egingo da ere, eta 15:45ean hasiko da. Erritmoa goizeko berbera izango da. Bi txapelketetan egunean bertan eman daiteke izena, edo aurretik tolosaxake@gmail.com helbidean. Antolatzaileek txapelketa antolatzeko Saneamientos Elosegui, Kabila elkartea eta Tolosako Udaletik jasotako laguntza eskertu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!