Hamabi talde ariko dira Urtzi Gurrutxagaren oroimenezkoan

Ataria 2024ko ekainaren 6a

Iazko txapelketaren partida bateko une bat.

Tolosa CF klubak antolatzen duen Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezko Txapelketa izango da jokoan igande honetan, Berazubiko futbol zelaian.

Alebin mailako mutilen hamabi futbol talde ariko dira lehian, aurtengoan bederatzigarren aldia izango duen txapelketan. Tolosa CF-ko hiru talde ariko dira parte hartzen, Tolosa CF, Urdina Txiki eta Tolosana izenekin. Horiez gain, eskualdeko Billabona eta Intxurre taldeak ariko dira. Beste taldeak ondorengoak izango dira: Reala, Beasain, Lazkao, Martutene, Vasconia, Zarautz eta Idiazabal. Hiru multzo egingo dira, bakoitzean lau talderekin.

Goiz eta arratsaldez jokatuko da txapelketa. Lehen partida 10:00etan hasiko da eta talde bakoitzak hiru partida jokatuko ditu multzokako fasean. Arratsaldean, 15:00etan hasita, txapelketaren final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira. Multzokako fasean azken lau postuetan geratzen direnak Kopa jokatuko dute euren artean. Berazubiko taberna irekita egongo da, eta pintxoak salgai izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!