Federazioaren Kopa irabazi du Tolosa Eskubaloiak

Ataria 2024ko ekainaren 4a

Senior mailako emakumezkoen Tolosa CF Eskubaloiak Gipuzkoako Federazioaren Kopa lortu du, larunbatean jokatutako azken partidaren ondoren.

Gipuzkoako lehen mailan lehiatu dute, eta beren asmoa igoera faserako sailkatzea zen, baina ez zen posible izan, ez baitziren lehen lau postuetan sartu. Hori horrela, federazioaren Kopa jokatu dute, beren multzoko talde batzuekin zein beste multzoko hainbat talderekin.

Ia txapelketa osoan lider egon dira, eta egoera horretan joan ziren Lezora larunbatean, Munttarperen aurka jokatzera. Hain justu, Munttarperen aurretik zeuden, puntu bateko abantailaz. Partida 22-21 irabazi zuen Tolosa Eskubaloiak eta, beraz, federazioaren txapelketa eskuratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!