70 mendizale inguru, Bedaioko 17. Mendi Martxan

Ataria 2024ko ekainaren 3a

Mendia aitzaki, Bedaioko parajeez gozatzeko aukera izan dute parte hartzaileek, bertako bizilagunak gehiago ezagutzeaz gain.

Azken egunetako euriteen ondorioz lokatza izan zuten bidelagun mendizaleek, baina horrek ez zien zapuztu goiz-pasa, eta goizean goiz Artubi eta Balerdi mendiek argazki eder bat erakutsi zuten. Artubi elkarteak antolatzen du martxa, eta aurten parte hartzaileek «maila ona» erakutsi dutela azaldu dute: «14:00etako denek amaitua zuten, bai luzekoek eta bai motzekoek». Bide batez, antolatzaileek parte hartzaile guztiak zoriondu nahi izan dituzte, «beste behin ere mendiaz eta inguruaz gozatu, ezagutu eta bertakoekin hartu emanean erakutsi duten jarrera bikainarengatik». Antolakuntzan, laguntzaile izan dituzte Abaetxe jatetxea, Bedaioko gaztagileak, Arantxa frutak, Okela, Benta Aldea, Itsasi, Eroski eta Insalus.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!