Sariak banatuta eta errekorra lortuta

Leyre Carrasco 2024ko eka. 2a, 16:18

Euskal Pentatloiko hiru txapelketa jokatu dituzte eguerdian, Tolosako zezen plazan; Beñat Telleria nagusitu da gizonetan, Ane Zapirain emakumeetan eta Jakes Iruretagoiena gazteetan. Horrez gain, 125 kiloko errektangular zaharra jasotzea lortu du Maddi Gesalagak.

Baten prezioan lau lehia ikusteko aukera egon da, gaur eguerdian, Tolosako zezen plazan. Batetik, Euskal Pentatloiko hiru txapelketa jokatu dira. Honela, harriarekin, giza proban, aizkoran, txinga eroaten eta korrikan aritu dira parte hartzaileak. Gizonezkoen bigarren mailan, Beñat Telleria izan da azkarrena, lanak 12 minutu eta 14 segundoko denborarekin amaitu ostean. Emakumezkoen bigarren mailan, berriz, Ane Zapirain izan da, lanak bere aurkaria izan den Amalur Arbelaitz baino minutu bat lehenago amaitu ostean (15.59).

I. Gazte Mailako Euskal Pentatloia ere izan da jokoan eta 16 urteko Jakes Iruretagoiena izan da azkarrena, 12 minutu eta 55 segundoko denborarekin. Segundo gutxira izan du Jon Zaldua (13.17).

Errekor saiakera

Bestetik, orain arte inork lortu ez duena egitea lortu du Maddi Gesalaga zarauztarrak. Hain zuzen, 15 urterekin eta 73 kilorekin, 125 kiloko errektangular zaharra jaso du.

SAILKAPENAK

Gizonezkoen sailkapena

  1. Beñat Telleria: 12.14
  2. Ander Altuna: 14.09
  3. Iker Goldarazena: 16.21
  4. Jon Bengoetxea: 16.48
  5. Daniel España: 19.35

Emakumezkoen sailkapena

  1. Ane Zapirain: 15.59
  2. Amalur Arbelaitz: 16.59

Gazteen sailkapena

  1. Jaken Iruretagoiena: 12.55
  2. Jon Zaldua: 13.17

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!