Goizeko 8:30etan abiatu dira Usabal kiroldegitik 170 txirrindulari inguru. Tolosa inguruko bideak ezagutu eta horietaz gozatzeko aukera izan dute goizean parte hartzera animatu direnek. Guztira, 11 tontor igo dituzte eta bi ibilbide izan dituzte aukeran; batetik, 133 kilometroko ibilbide luzea, eta bestetik, 90 kilometroko ibilbide motza.