Umorearen nondik norakoak, Sormenetik egitasmoaren lehen saioan

Ataria 2024ko ekainaren 1a

Ane Labaka eta Mirari Martiarena aritu dira solasean, Lander Arretxeak gidatuta.

Galtzaundi Euskara Taldeak Sormenetiken urteko lehen saioa antolatu du, eta ohiko moduan  Tolosako Zerkausiaren azpialdean egin da solasaldia. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira, eta oraingo honetan, umoreari egin diote tartea. Besteak beste, emakumezko sortzaileen ikuspuntutik nola bizi duten umorea egitea azaldu dute Labakak eta Martiarenak. Saio osoa ikusteko aukera izango da 28 Kanalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!