Ardo txuriak bere txokoa izan du beste behin

Ataria 2024ko ekainaren 1a

Tolosako Gure Txokoa elkarteak antolatuta, Trianguloa plazan VI. Gure Ardo Txuri Txokoa egin da.

Beste urteetan gertatu den moduan, jende gari izan da ekitaldian. Kopa bost euroren truke erosi eta nahi adina aldiz 14 ardo dastatzeko aukera izan dute Trianguloa plazara agertu direnak. Seigarren aldiz antolatu du Gure Txokoa elkarteak ardo txuria ezagutarazteko azoka. Ohiko ardo txuriez gain, txakolina eta cava ere dastatu ahal izan dituzte. Edariei laguntzeko Fronton, Xare eta 19.90 tabernetako pintxoez gain, Gure Txokoa elkarteko kideek prestatutakoak jan dituzte bertaratuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!