Xabier Olarra, Euskaltzaindiaren ohorezko berrien artean

Ataria 2024ko mai. 31a, 18:13

Euskaltzaindiak urgazle eta ohorezko berriak izendatu ditu gaur, Baionako Herriko Etxean egin den maiatzeko Osoko Bilkuran, eta tartean da idazle eta itzultzaile tolosarra.

Ohorezko 21 berri eta 9 urgazle izendatu ditu gaurko ekitaldian Euskaltzaindiak. 

OHOREZKOAK

  • Joxe Austin Arrieta (Donostia, 1949)
  • Roman Berriozabal (Elorrio, 1957)
  • Philippe Chareyre (Nimes, 1956)
  • Jose Ramon Etxebarria (Gernika, 1948)
  • Natxo de Felipe (Bilbo, 1949)
  • Joakin Gorrotxategi (Eibar, 1953)
  • Juanito Gallastegi (Durango, 1933)
  • Xabier Garagorri (Andoain, 1944)
  • Libe Goñi (Nafarroako Oteiza, 1947)
  • Bernardo Ibarra (Iurreta, 1952)
  • Jose Karrera (Eibar, 1938)
  • Mariasun Landa (Errenteria, 1949)
  • Amaia Lasa (Getaria, 1948)
  • Mikel Lasa (Donostia, 1938)
  • Iñaki Martinez de Luna (Gasteiz, 1950)
  • Jose Mari Espartza (Tafalla, 1951)
  • Pello Mariñelarena (Etxarri Aranatz, 1956)
  • Xabier Olarra (Tolosa, 1953)
  • Mentxu Peña (Irun, 1953)
  • Xabier Rico (Gasteiz, 1953)
  • Iñaki Sarriugarte (Bilbo, 1953)

URGAZLEAK

  • Katixa Agirre (Gasteiz, 1981)
  • Patri Arburua (Igantzi, 1972)
  • Miren Basurto (Segura, 1968)
  • Miel A. Elustondo (Azpeitia, 1958)
  • Fermin Erbiti (Iruñea, 1964)
  • Inma Errea (Iruñea, 1960)
  • Fernando Rey (Iruñea, 1961)
  • Ekaitz Santazilia (Iruñea, 1987)
  • Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964)

Aldi berean, Jon Casenave baionarra euskaltzain oso izateko hautagai aurkeztu dute. Ekaineko Osoko Bilkuran jakingo da Beñat Oihartzabal euskaltzain emerituaren lekua hartuko duen ala ez.

Xabier Olarrak (Tolosa, 1953) ibilbide luzea du atzetik. 40 urte baino gehiago dira itzulpen munduan murgildu zenetik, eta “ezinbestekoak” diren hamaika izenburu euskarara ekarri eta gero, hainbat sari jaso ditu, hala nola Euskadi Literatur saria eta Dabilen Elea saria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!