Gazte Eguna ospatuko dute Tolosan ekainaren 8an

Ataria 2024ko maiatzaren 31

Gazteburu bateko artxiboko irudia.

Orain arte Gazteburua izan dena Gazte Eguna izango da aurrerantzean. Ekainaren 8an ospatuko dute eta Tolosako Plaza Berria hartuko du. 

Tolosako Gazte Asanbladako kideek esan dute arrazoi asko daudela Gazte Eguna ospatzeko. Aipatu dute batetik, lan edo ikasten zein bietan jarduten duten gazteek aisialdirako geroz eta muga handiagoak dituztela, eta askotan ordaindu egin behar izaten dituztela aisialdi eta kirol eskaintza horietarako sarbideak, «kontutan izanik gainera geroz eta garestiagoak direla zerbitzu horiek. Beraz, egoera horren aurrean gazte langileok gazte eguna antolatu dugu, problematika horri aurre egin ahal izateko». Bestetik, Gazte Eguna konpromiso eta antolakuntza oinarri dituen eguna izango dela esan dute. «Tolosako Gazte Asanblada instituzio eta zerbitzu pribatuetatik at dauden egitasmo eta egitarau ezberdinak antolatzen aritu da ikasturtean zehar, eta Gazte Eguna ere horietako beste bat izango da».

Egitaraua

Ekainak 8, larunbata

  • 10:00. Boleibol txapelketa.
  • 14:00. Bazkaria. Ondoren, tribial jolasa.
  • 17:30. Bakarlarien emanaldia: Asier K, Manex Astigarraga eta Lide Arregi.
  • 19:30. Kontzertuak: BassAgain, Arrixku taldea eta azkenik, Olgetan Erromeria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!