08:30ean abiatuko da proba Usabal kiroldegiaren ondotik, eta izena emateko Kirolprobak.com helbidean egin behar da. Igandeko 08:00etan bukatuko da horretarako epea.
Oriako Txirrindulari Eskolak antolatzen du zikloturista martxa, eta bertan parte hartuko dute Abraham Olano berak eta eskualdeko zenbait txirrindularik, tartean Unai Iribar, Unai Zubeldia eta Naia Amondarainek.