Etxeko janaria, etxera eramateko. Betiko errezetekin egindako jaki tradizionalak. Eta ez hori bakarrik, eskaintzen dituzten platerez gain beste zerbait nahi duzula? Aurretik deitu eta galdetu beldurrik gabe! Zerbitzu azkarra eta eraginkorra eskaintzen dute, zaporerik eta mimorik galdu gabe.
Banaka, familian zein taldean
Aukera paregabea da banako, bikote, familia zein talde handientzat. Ekitaldi, bilera, ospakizun edo otordu bereziren bat baldin badaukazu, eta ez baldin baduzu jende pila batentzako kozinatzeko lan ikaragarri hori hartu nahi, zure partez egingo dute Aukera Janak dendan. Talde handientzako enkarguak egiteko deitu eta arazorik gabe eskainiko dizkizute euren proposamenak.
Osagai guztiak bertan prestatuta
Mota guztietako platerak dituzte eskuragarri. Hasi menestra, paella, lasagna eta piper beteetatik; pasa haragi zein arrain eskaintza zabaletik; eta buka postre ahogozagarri batekin.
Aipamen berezia merezi du, hala ere, oilasko erreak. Tenperatura baxuan egiten dute euren etxeko saltsarekin eta, gainera, beti izaten dute prest!
Hori ere esan behar baita: plater guztien elaborazioa oso-osorik egiten dute bertan, hasi eta buka. Etxeko, eltzeko eta mimoz eginiko jakiez gain, zuzeneko salmenta zein eramateko zerbitzua eskaintzen dute; eta hainbat kutixi ere saltzen dituzte dendan.
- Helbidea. Iurre Auzoa 3 (Tolosa)
- Telefonoak. 688 775 301 / 943 248 429
- Webgunea. aukerajanak.com
- E-posta. aukera@aukerajanak.com
- Instagram. @aukera_janak