Hiru txapelketa eta errekor saiakera bat Tolosan, igandean

Ataria 2024ko maiatzaren 30a

Baten prezioan lau lehia ikusteko aukera egongo da zezen plazan, ekainaren 2an, 12:00etatik aurrera. Takilak 10:30ean zabalduko dituzte bertan. Euskal Pentatloiko hiru txapelketa jokatuko dira alde batetik, eta bestetik, orain arte inork lortu ez duena lortzen saiatuko da Maddi Gesalaga.

II. Mailako Gizonezkoen Euskal Pentatloia
  • Parte hartzaileak:
    - Jon Bengoetxea (Oiartzun).
    - Iker Goldarazena (Berriozar).
    - Beñat Telleria (Lasarte).
    - Daniel España (Segovia, Espainia).
    - Ander Altuna (Astigarraga).
  • Egin beharreko lana:
    - 8 altxaldi 100 kiloko bolari.
    - 400 kiloko harriarekin plaza bat.
    - Kanaerdiko bat aizkoran.
    - 50 kiloko txingarekin 3 plaza.
    - Kilometro bat korrika.
  • Azpimarratzeko hainbat datu:
    - Sei kirolarik eman zuten izena, baina azkenean bost izango dira lehian igandean.
    - Jon Bengoetxearen (34 urte) eta Iker Goldarazenaren (31 urte) estreinaldia izango da Euskal Pentatloian.
    - Beñat Telleriak, iaz, Julen Gabirondorekin Binakako Euskal Pentatloia irabazi zuen. Banaka lehen aldia izango du.
    - Lehen lau sailkatuak lehen mailara igoko dira.
    - Lehen mailan ondorengo kirolariak daude: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a; Xabat Olaizola; Xabier Zaldua; Aritz Irazabal; Ioritz Gisasola; Julen Kañamares; Jagoba Otaegi eta Beñat Amade.
II. Mailako Emakumezkoen Euskal Pentatloia
  • Parte hartzaileak:
    - Amalur Arbelaitz (Oiartzun).
    - Ane Zapirain (Astigarraga).
  • Egin beharreko lana:
    - 8 altxaldi 63 kiloko bolari.
    - 250 kiloko harriarekin plaza bat.
    - 45 ontzako enbor bat aizkoran.
    - 35 kiloko txingarekin 3 plaza.
    - Kilometro bat korrika.
  • Azpimarratzeko hainbat datu:
    - Bi urtetan jarraian binakakoan txapela lortu du Nerea Arrutirekin bikotea osatuz. Banakakoan lehen aldia izango du.
    - Euskal Pentatloian lehen aldiz parte hartuko du.
I. Gazte Mailako Euskal Pentatloia
  • Parte hartzaileak:
    - Jakes Iruretagoiena Izeta V.a (Zarautz).
    - Jon Zaldua, Zaldua II.a (Zumarraga).
  • Egin beharreko lana:
    - 8 altxaldi 63 kiloko bolari.
    - 250 kiloko harriarekin plaza bat.
    - Kanaerdiko bat aizkoran.
    - 35 kiloko txingarekin 3 plaza.
    - Kilometro bat korrika.
Errekor saiakera
  • Maddi Gesalaga, 15 urterekin eta 73 kilorekin, 125 kiloko errektangular zaharra jasotzen saiatuko da. Bost minutuko tartea izango du. Orain arte inork ez du pisu hori jaso adin horrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!