Gehigarria: gastronomia

Batzuen bilgune, besteen babesle

Ataria 2024ko eka. 5a, 10:00

Taberna txikia bada ere, handi egiten du auzoa. Auzoko taberna modura defini daiteke Iurre Taberna. Tolosako Paper kaleko 13. zenbakian dago eta 25 urte daramatza auzotarren zerbitzura. Urteetan zehar jasotako esperientziari esker, kalitatezko zerbitzua eskaintzen diete auzotarrei eta ingurutik gerturatzen diren guztiei.

Tolosako nahiz eskualdeko gainerako herritarren artean arrakasta duen taberna da. «Familia giroa duen auzoko taberna da, baina herritar ugari etortzen da, ez auzotarrak bakarrik». Izan ere, Iurre auzoan egiten ari diren obrei esker, bertako langileak ere bezero fidelak dira orain. «Egunero etortzen dira trago edo mokadu bat hartzera, baina inguruko industrialde eta enpresetako langileak ere egunero izaten ditugu gurean». Gainera, adin guztietako herritarrak izaten dituzte, «badakitelako etortzen den oro ongi etorria izaten dela».

Sukaldean, pintxo hotz zein bero ugari dituzte aukeran, denak etxean eginak. Ogitarteko eta plater aukera zabala ere badute, baita anoak ez dira falta euren eskaintzan. Hain zuzen, bezeroek txibiak eta ganbak eskatzen dituzte, batez ere. Edariari dagokionez, zerbezak du arrakasta gehien eta alde handiarekin bertan eskaintzen duten edari gogokoena dela diote.

Tabernak metro karratu gutxi ditu, baina terrazan jartzen dituzten mahai eta aulkiek jende gehiago elkartzeko aukera ematen diete. Bereziki udan, eta eguraldi onarekin, jendetza elkartzen da tabernaren bueltan. «Gaur egun taberna mantentzeko terraza beharrezkoa dela uste dut, hori da pandemiaren ostean ostalariek ikasi dugun gauzetako bat», gehitu dute.

Batzuentzako bilgune dira, baina beste askorentzat babesle. Izan ere, kirolzaleak dira Iurren eta kirol zein talde ezberdinak babesten dituzte, besteak beste, Tolosala areto futbol taldea eta Take saskibaloi taldea. Hondartzako bolei txapelketan ere bi talde atera izan dituzte. Iurren talde profesionalen futbol partidak jarri ohi dituzte eta zale ugari biltzen da bertan partidak giro onean eta eskaintza zabalenarekin ikusteko.

  • Helbidea. Paper kalea 13, (Tolosa)
  • Telefono zenbakia. 943 53 58 58



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!