Bedaioko Mendi Martxa egingo dute igandean

Ataria 2024ko maiatzaren 30a

Ekainaren 2an Bedaioko Mendi Martxaren hamazazpigarren edizioa egingo da. Bertaratzen direnek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute.

Lehenengoak 23 kilometro inguru hartzen ditu, Artubi mendiaren gailurreraino iristen da (1.262 m) eta 1.800 metroko desnibel metatua du, eremu menditsu, baso eta mendi bideetatik igaroz. Bigarren ibilbidea laburragoa da, eta mendian ibiltzeko ohitura duten 8 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago. 16 kilometro ingurukoa da. Batzuek ibilbide luzea burutzen duten bitartean, laburrean atera diren kideekin zatiak partekatu ditzakete.

Izen-ematea egun berean egin daiteke, nahiz eta antolatzaileek nahiago duten aurrez izena ematea, lanak errazteko, mendimartxa@bedaio.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, parte-hartzaileen datuekin eta ibilbide aukeraketarekin. Gaur da azken eguna modu horretan egiteko. Izen-ematearen kostua 10 euroko da (doan 14 urtetik beherakoentzat), eta hasiera eta amaiera Bedaioko frontoian izango da.

Ibilbide laburra 08:30ean hasiko da, eta hiru kontrol gunea izango ditu: Zarate, Jazkugaina eta Bedaio. Distantzia 18 kilometrokoa da. Ibilbide luzearen hasiera 07:30ean izango da, eta bost kontrolgune izango ditu: Larrondo 1, Larrondo 2, Zarate, Jazkugaina eta Bedaio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!