Gehigarria: gastronomia

Urtaro berria, karta berria

Ataria 2024ko ekainaren 2a

Tolosako erdigunean dago Alondegia taberna. Jantoki handia du, baita terraza zabala ere, lasaitasuna arnasten den eremuan. «Aisialdiko uneetarako toki aproposa eta erosoa da, tarteka, zuzeneko musika saioez zein bestelako ekitaldi bereziez gozatzeko aukera ematen duena».

 Iazko udaran, etapa berri bati ekin zioten, eta jatetxe zerbitzua ere eskaintzen du gaur egun; besteak beste, gosari bereziak ematen dituzte. Baina eskaintza ez da eguneko lehen otordura mugatzen. «Tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen sukaldaritzan oinarritzen gara».

Urtaro bakoitzean karta berria osatzen dute, eta hala egin dute udaberrian ere. Hilabete hasieran jarri zuten martxan, eta abuztura bitarte egongo da eskuragarri. Aurretik zuten kartarekin alderatuta, eskaintza erdia aldatu dute, garaiko produktuei eta errezeta bereziei lekua egiteko. Esate baterako, hiru entsalada berri dituzte. Arraia eta haragia protagonista dituzten dozena bat plater nagusi ere badituzte; horietatik lauzpabost berriak dira. «Azpimarratzekoa da Kantauri Itsasoko produktuen kalitatea. Besteak beste, tamaina txikiko begihandiak lortu ditugu. Bakailaoa ere izar nagusietako bat da, eta kasu honetan, piperrez egindako emultsio batekin, tipula kurruskariarekin eta erremolatxa hautsarekin zerbitzatzen dugu. Okelen artean, tenperatura baxuan kozinatutako txerrikumea nabarmendu behar da».

Otorduak aho zapore gozoarekin amaitzeko, askotariko azkenburukoak dituzte kartan. «Ohikoak edo tradizionalak diren postreez gain, hala nola, txokolatezko souffle-a edo gazta tarta, berritzaileak ere baditugu». Udarara begira, mojito sorbetea, txokolate zurizko mousse-a cavazko gelatinarekin edo kremazko bonbak egiten hasi dira.


Postreetan ere badute errezeta berezi bat: frijitutako izozkia. «Zereal berezi batekin estali eta oliotan 20 segundoz frijituta egiten dugu. Ondoren, karameluzko saskitxo baten gainean eta pistatxozko krema batez eta jarabe gozo batez lagunduta aurkezten dugu. Jaki beroa eta hotza da, aldi berean, ahosabaian kontraste berezia bezain gustagarria sortzen duena».

Tolosako eskaintza gastronomikoaren barruan, kalitatearen eta prezioaren arteko orekan, nabarmendu beharreko jatetxea da. «Orain, bezeroek emandako erantzun bikainaren eraginez, indarberrituta gaude, ahosabai berriak konkistatzeko».



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!