Bezeroa da bere hanburgesaren tamaina aukeratzen duena, baita haragiaren puntua, ogi mota edota zein osagai gehituko dizkion ere, eta horretarako, kalitatezko eta bertako 15 osagai baino gehiagoren artean aukeratu dezake. Sandwichak eta entsaladak aukeratzen dituzten bezeroek ere izango dute horretarako aukera, plateren oinarria aukeratuz eta nahi dituen osagaiak gehituz.
Hanburgesak bereziki aukeratutako kalitatezko haragiarekin eginak daude, %100 behi okela, hain zuzen. Osagaiak, berriz, freskoak eta bertakoak dira. Nabarmentzekoa da tipula etxean prestatzen dutela, maitasunez eta su moteleko ordu askorekin kozinatzen baitute. Gazta aukera zabala ere badute; bezeroek, guztira, bost gazta desberdinen artean aukeratu dezakete edota horiek nahastu ditzakete. Lokalari dagokionez, estilo berezia, informala eta oso dibertigarria du. Atetik sartu bezain azkar, Hawaira egingo du salto berezorak, surf estiloa gailentzen baita txoko guztietan. Gainera, antzinako elementu eta oroigarriek betetzen dituzte lokaleko apal eta pareta guztiak. Karta zabala dute eta gainera, berrikuntzak egin dizkiote kalitatezko osagaiak gehituz eta konbinazio berriak egiteko aukera zabalduz. Horren adibide da, Raclette gazta; urtzailu txiki batean zerbitzatzen dute, bere puntuan dagoenean burgerrari edo patatei eransteko. Berrikuntzen artean aipatzekoa da ere GuacaMele saltsa. Izenak adierazten duen bezala, Melemele erara egindako guakamole mota bat da. Ezin aipatu gabe utzi kalabaza eta barazki kremak egiten dituztela, zerbait bero eta arina nahi duzun egunetarako, osagarri ezin hobeak. Baina eskaintza berriena denboraldi honetarako kartan txertatu duten tomate eta mozzarella entsalada da.
Begetariano eta beganoentzako aukera zabala ere eskaintzen dute; hanburgesa begetala, esaterako. «Gazta gustuko baduzu, gazta beganoa ere aurkituko duzu kartan». Gainera, sukaldea ez dute ixten, eta edozein ordutan egin daiteke eskaera.
- Helbidea. Rondilla kalea 8 (Tolosa)
- Telefono zenbakia. 943 57 27 23
- Webgunea. melemele.eus
- Instagram. @melemele_burger