Garia okindegian irin ekologikoak besterik ez ditugu erabiltzen. Zereal horiek ez dira transgenikoak eta hauen landaketan ezin da pestizida sintetikorik erabili. Antzinako gariak (espelta esaterako), zekaleak eta gisa horretako beste hainbat zereal basati aproposak dira uzta mota hauetarako, eta erabateko eragina dute ogiaren usainean eta baita zaporean ere.
Harri errotako irinak erabiltzen ditugu. Beraz, hazi osoko irinez ari garenean hiru zatiak ezinbestekoak zaizkigu. Zerealaren hiru zatiak errespetatzen ditugu: zahia (fibra edo azala), endoespermoa eta hozia (germena). Hozian, dago, hain zuzen, nutrizio aldetik parterik interesgarriena eta zuntz kopuruaren arabera izango dira ogiak integralagoak. Gurean erabiltzen ditugun irinak ez dira zuriak.
Garian hartzidura (fermentazio) luzeak eta ama orea (legami naturala) erabiltzen ditugu. Behin zerealaren aukeraketa egina dagoenean legamiaren eta hartziduraren txanda iristen da. Irin eta zereal bakoitzaren arabera, hartzidura luzeagoa edo motzagoa izango da, 24 eta 48 ordu artekoa askotan. Prozesuan glutenak eta azukreak eraldatzen joaten direnez, ogi digestiboagoak dira gureak, indize gluzemiko baxuagokoak; digestio txarrak eta azukre altua duten pertsonentzat aproposak. Garian egindako ogiak, beste ezeren gainetik, zapore eta usain aldetik nabarmentzen dira eta denboran gehiago irauten dute.
- Helbidea. Soldadu kalea 1 (Tolosa)
- Ordutegia. Astelehena: 17:00 - 20:00 Asteartetik ostiralera: 09:00 - 13:00 / 17:00 - 20:00 Larunbata:09:00 - 13:30 / Igandea: Itxita
- Telefono zenbakia. 943 67 13 63
- Instagram. @gariaokindegia