Larunbatean zabalduko dute Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekua

Ataria 2024ko maiatzaren 29a

Irailaren 20ra bitarte egongo da irekita, egunero; gainera, zabalik dago udako ikastaroetan izena emateko aukera.

Larunbat honetan, ekainak 1, zabalduko da Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekua. Astelehenetik igandera izango da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, irailaren 20ra arte.

Horrez gain, udako hilabeteetan kirolari lotutako askotariko jardueren ikastaroetan parte hartzeko aukera izango da kiroldegian, ekainaren 24tik aurrera. 14 urtetik gorako gazte eta helduentzat hamabi jarduera izango dira aukeran, besteak beste, aquafitnes, jumpfit, desafit, padela eta igeriketa. 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, berriz, lau ikastaro antolatu dituzte: askotariko ekintzak, k-fit, shuffle dance eta cycling. Azkenik, 13 urtez azpiko haurrek bederatzi ikastaroren artean aukeratu ahal izango dute; horien artean daude kirol ludoteka, eskalada, dantza eskola eta futbol kanpusa. Eskaintza hemen dago ikusgai.

Izen emateak eta ikastaroei buruzko informazio osoa Usabalkiroldegia.com webgunean dago ikusgai. Informazio gehiagorako, kiroldegian bertan eskatu daiteke, baita 943 536 400 telefonora deituta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!