Ane Labaka eta Mirari Martiarena, larunbatean, Tolosan

Ataria 2024ko maiatzaren 28a

Galtzaundi Euskara Taldeak Sormenetiken urteko lehen saioa antolatu du, 12:00etan hasita, Tolosako Zerkausiaren azpialdean; Lander Arretxeak gidatuko du eta umoreaz ariko dira.

Larunbat honetan izango da Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen duen Sormenetiken urteko lehenengo saioa. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira, eta oraingo honetan, umoreari egingo diote tartea. Horretarako, Ane Labaka eta Mairari Martiarena elkarrizketatuko ditu Lander Arretxea Hiru damatxoko kideak. Hitzordua 12:00etan izango da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean.

Zer da Sormenetik?

Tolosako kale erabilera neurketek adierazten dutenez, euskara indartsuen larunbateroko azokaren bueltan dago eta Sormenetiken bitartez euskara indartsuen dagoen guneari hauspo berria eman nahi zaio. Bestetik, kultur espresio ezberdinak gune berean batu asmo dira, kultur hausnarketarako eta heziketarako gune bilakatu eta bateko eta besteko herritarrak eta kultur espresioak ezagutzera emateko. Hori dela eta, euskara, sorkuntza eta azoka elkarren artean aberasteko, Sormenetiken edizio berri honetan ere publikoak euskal sortzaileen ikuspegia zuzenean jasotzeko aukera izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!