XX. Roberto Jauregiren Oroimenezkoan, 180 gaztetxo hegats igeriketan

Ataria 2024ko maiatzaren 27a

Infantiletan Espainiako bi errekor hautsi dira, eta Igarondo Urpekoak taldeko bost igerilarirentzat lehen txapelketa izan da.

XX. Roberto Jauregiren Oroimenezko hegats igeriketa txapelketa izan zen jokoan larunbatean Usabal kiroldegian, eta bertan Euskal Herriko, Kataluniako eta Aragoiko infantil eta kadete mailako 180 gaztetxok parte hartu zuten. Infantil mailako Espainiako bi errekor hautsi ziren: Claudia Cid kataluniarrak 52,54ko denborarekin 100 metro ur azpian eta Aragoiko Manuel Cayetanok 50 metro proban bi hegatsekin 22,85 denborarekin. Tafallako taldea, Kataluniako selekzioa eta Aragoiko CADAS taldeak izan ziren indartsuenak.

Tolosako Igarondo Urpekoak taldeko bost igerilarik hartu zuten parte, eta beraientzat lehenen lehiaketa izan zen. «Beraien estreinaldian lan polita egin zuten», esan dute klubetik. Iara Sanabria, Olaia Oriozabal, Izaro Fonbellida eta Garazi Fonbellidak 25 metro apnean eta 50 metro ur gainean igeri egin zuten eta Igor Pradosek 50 metro eta 100 metro ur gaineko probetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!