Tolosalak ezin izan du aurrera egin igoera fasean

Ataria 2024ko mai. 27a, 11:57

Antiguoko taldearen aurka 5-4 galdu du donostiarren etxean. Tolosala klubak zaleek emandako bultzada nabarmendu dute.

Ligan laugarren egin ostean, Tolosalari lehen sailkatuaren aurka jokatzea egokitu zitzaion igoera faseko lehen kanporaketa: Antiguoko. Donostiako Pio Baroja kiroldegian jokatu dute neurketa hori eta 5-4 galdu dute tolosarrek. 4-0eko emaitzarekin galtzen hasi ziren, eta bigarren zatian hobeto moldatu arren, azkenean ezin izan zioten buelta eman partidari. Modu honetan, hirugarren mailako Tolosala taldearentzat denboraldia bukatu da.

Tolosala klubak Donostian bizitako giroa nabarmendu du: «Giro ezin hobeaz gozatu zuen Tolosala familiak. 80 pertsonatik gora bildu ziren Iurre tabernan, bertan klubak antolatu zituen bi autobusak betez. Uzturpeko harmaila zirudien Pio Barojako kiroldegiak, eta klubak eskerrak eman nahi dizkie bertan bildu ziren zale guztiei». Bide batez, Tolosalatik azaldu dutenez, «irribarre hauek ikusteak klubari indar handia ematen dio etorkizunerako. Orain merezitako opor batzuk eta bueltan berriz lanean larunbateko arratsalde zoragarriak bizi ahal izateko».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!