Elkartasuna bueltaka

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 26a

Errefuxiatu sahararrei laguntzeko euro bateko dohaintza eskatuko dute Berazubiko pistari emandako itzuli bakoitzeko, eta halaxe aritu dira goiz guztian zehar bertara hurbildu diren herritarrak.

Aurten ere Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatutako ekimena burutu dute Berazubin: Bueltaka. Elkartasunak eta kirolak bat eginez, goiz guztian zehar bueltaka aritu dira Berazubiko pistan. Helburua argia izan da: Saharako haurrak udan Euskal Herrira ekarri eta Tolosako aterpetxean mantendu ahal izatea. Hori lortzeko, hainbat talderen laguntza izan dute, baita bertara hurbildu diren norbanako askorena ere.

Indarrak berreskuratzeko aukera ere eskaini diete ekimenean parte hartu duten kirolariei. Tabernaz gain, sahararrek haima jarri dute eta bertan gozo tradizionalak dastatu eta tea edateko aukera izan da.

Helburua lortuta

Behin ekitaldia amaituta, balorazio ona egin du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Izan ere, haur bat ekartzeko adina diru bildu dute. «Denon artean Nayem ekartzea lortu dugu, iaz, eskualdeko familia batean egon zen eta aurten familia gabe zegoenez, Larrabetzuko aterpetxera joan ahal izateko bere bidaia ordaintzeaz gain, bere mantenua ordaintzeko behar adina diru lortu dugu». Gainera, diru gehiago lortu dutela jakinarazi dute, «Tolosaldean izango ditugun 9 haurrekin ekintza politen bat egiteko».

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!