Kaleko musikaren eguna da gaur Tolosan

Ataria 2024ko maiatzaren 25a

Aurten Musikherriak 10 urte bete ditu. Tolosako auzo ezberdinetan hasi da festa goizean goizetik eta 18 talde ari dira parte hartzen.

Muskiherria, Tolosan urtero izaten den kaleko musikaren egunak 10 urte bete ditu gaur. Herriko bazter guztiak bete dira musikaz goizean goizetik. Kalejirak izan dira auzoetan eta kontzertuak eguerdian Plaza Berrian eta Lopez Mendizabal plazan. Plaza Berrian abesbatzak eta akordeoia izan dira protagonista eta Lopez Mendizabalen konboak.

Utero bezala, Laskorain ikastolako ikasle eta gurasoek prestatuta herri bazkaria izango da Zerkausian eta irabaziak Zutani elkartera bideratuko dira.

Arratsaldetik aurrera jarraituko du festak Musikherriaren egitarauaren barruan:

  • 14:30. Zerkausian. Herri bazkaria. Laskorain ikastolak prestatuta, irabaziak Tolosako Zutani elkartearen alde.
  • 18:30. Alde Zaharreko kaleetan. Euskorleans.
  • 22:00. Plaza Berrian. Komando Funk.
  • 00:00. Plaza Berrian. Tapia eta Leturia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!