Desafio kutsuko bertso afaria Kantabrikon

Ataria 2024ko maiatzaren 23a

Jea Jeaka Kultur Elkarteak antolatuta, maiatzaren 31n izango da, eta Danel Etxeberria eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan; afarirako txartelak salgai daude 35 eurotan.

Tolofolk jaialdia antolatzen duen Jea Jeaka Kultur Elkarteak bertso afaria antolatu du maiatzaren 31rako, ostirala. Danel Etxeberria tolosarra eta Andoni Egaña zarauztarra ariko dira bertsotan. «Beteranotasuna eta gaztetasuna elkartuko ditugu, desafio kutsuko bertso afari honetan», azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, kirol apustu ugari adostu izan diren Tolosako Kantabriko tabernan izango da ekitaldia.

Afarirako txartelak salgai daude, Kantabrikon bertan, 35 eurotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!