‘Dardarak artxiboan’ erakusketa ikusgai izango da Andragoran

Ataria 2024ko mai. 20a, 19:58

Asteazkenean zabalduko dute, eta bertan, ‘Dardarak’ izeneko album ilustratuaren aurkezpena ere egingo dute, 18:30etan.

XV. eta XVI. mendeko genero eta sexu disidentzien errepresioan oinarritutako erakusketa antolatu du udaleko Berdintasun Sailak: Dardarak artxiboan. Bihartik aurrera izango da ikusgai, Andragoran. Sexu harremanak izatea egotzita, Donostian atxilotuak eta epaituak izan ziren Maritxu Oiartzungoaren eta Katalina Belauntzakoaren aurkako prozesu judiziala ezagutzera ematen du erakusketak. Hain zuzen, 1503ko dokumentu judizial batean oinarrituz, 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbide bat proposatzen du erakusketak.

Album ilustratua

Erakusketarekin batera, Txalaparta argitaletxearekin Dardarak izeneko album ilustratua sortu dute Joana Aurrekoetxeak, Karmele Mitxelenak eta Irene Iruretak, gai sozialak oinarri izanik. Istorio fikziozkoa bada ere, zubia eraikitzen ditu Erdi Aroan, baita Errenazimentuaren artean bizi izan ziren bi emakumeen eta istorioko bi protagonisten artean ere.

Erakusketaren irekiera, album ilustratuaren aurkezpenarekin batera egingo da, 18:30etatik aurrera, Andragoran, eta bisita gidatua eskainiko da ondoren, erakusketaren eta albumaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Erakusketa bi astetan egongo da ikusgai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!