Ardo Zuriaren Azoka egingo dute ekainaren 1an, Tolosan

Ataria 2024ko maiatzaren 20a

Gure Txoko elkarteak antolatuta, 14 upategi ezberdinetako 15 ardo zuri dastatzeko aukera izango da, 11:30etatik 14:000etara, Triangulo plazan.

Tolosako Triangulo plaza ardo zuriaren topagune bilakatu da ekainaren 1an, larunbatean. Izan ere, Ardo Zuriaren Azoka egingo dute, 11:30etatik 14:00etara, Gure Txoko elkarteak antolatuta. Bertan, 14 upategi ezberdinetako 15 ardo zuri dastatzeko aukera izango da, besteak beste, Galizia, Gaztela, Katalunia, Errioxa, Nafarroa eta Gipuzkoako ardoak izango dira aukeran.

Kopak 5 euro balioko du eta nahi bezain beste ardo probatu ahal izango da. Gainera, Orbela, Xare eta 1990 tabernetako eta Gure Txokoak elkartekoak izango dira pintxoak saltzen, euro baten truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!