Museoen nazioarteko eguna ospatu dute

Ataria 2024ko maiatzaren 18a

Eskualdeko hainbat herritan ospatu dute museoen nazioarteko eguna, besteak beste, Tolosako Topic-en, Alkizako Ur Maran eta Larraulgo Ekomuseoan.

Museoen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hainbat jarduera antolatu dituzte eskualdeko zenbait herritan. Larraulgo Ekomuseoan bisita gidatuak egin dituzte. Tolosako Topic-en, berriz, egitarau zabala antolatu dute: ate irekien saioak egunean zehar, bisita gidatuak, Fotopic argazki erakusketaren irekiera eta sari banaketa, 'sorkuntza gunea' eta 'koktel zuria'.

Alkizako Ur Mara museoan, berriz, 19:00etan hasiko da jazz kontzertua Ura Duo taldearen eskutik. Bikotea osatzen dute Gonzalo Eninal piano jotzaileak eta Alex Haro saxofoi jotzaileak; eta, bitartean,  ikusgai egongo da '7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!