Ospakizuna 12:00etan hasi dute mezarekin eta prozesioarekin. Elizan bertan bertso saioa egin dute eta, jarraian, Abaetxe jatetxean izan dute erretiratuentzako bazkaria.
Bazkalostean ere beste bertso saio bat egingo dute; baina, oraingoan, bertso zaharrak ere tartekatuko dituzte gonbidatuek ere abestu ditzaten. Jaia borobiltzeko, berriz, Artubi elkartean afalduko dute.