Hirugarren mailara jaitsi da Laskorain taldea

Imanol Garcia Landa 2024ko maiatzaren 15a

Denboraldi batez 2. B mailan egon ondoren, hirugarren mailara jaitsi da Tolosako taldea.

Mikel Juaristi kapitainak azaldu duenez, orain «lasaitasun puntu batekin» daude, denboraldia bukatu delako. «Bestalde, luze egin da, eta nahiz eta maila mantentzeko helburua ez dugun bete, duela hilabete inguru bagenekien aukera gutxi genituela eta barneratzen joan gara pixkana». Erakutsi duten joko maila ez da gero emaitzetan islatu, eta horrek arantzatxo bat utzi die tolosarrei. Datorren denboraldian Laskorainen aldaketa handiak izango dira, Ibai Valverde entrenatzaileak taldea utziko duelako, eta hiru edo lau jokalari beteranok ere bai, tartean Mikel Juaristi berak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!