Doluari buruzko formakuntza saioa egingo dute

Ataria 2024ko maiatzaren 15a

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola Integratuan izango da, maiatzaren 22an, asteazkena, 16:30etik 19:00etara; Iñaki Peñak gidatuko du saioa.

Buru Bihotzez elkarteak, Tolosako Udalak eta Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola Integratuak elkarlanean antolatuta, doluari buruzko formakuntza tailerra antolatu dute maiatzaren 22an, asteazkena. 16:30ean hasiko da saioa eta bi ordu eta erdi irautea aurreikusten dute; Iñaki Peña izango da formatzailea. Antolatzaileek zaintza zerbitzua eskainiko dute alzheimerra duten pertsonentzat.

«Dolua galera guztien aurrean dugun erantzun naturala da. Bizitzan zehar ditugun galera horien inguruan hitz egingo dugu –gaztetasunaren galera, funtzionaltasunen galera...–, eta noski azken doluaz, heriotzaz. Norberak doluak nola bizi dituen, eta inguruan maite ditugun pertsonak dolua nola bizi duten izango dugu hizpide», azaldu du Peñak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!