Harri jaia ospatuko dute bihar, Bedaion

Ataria 2024ko maiatzaren 15a

Joan den urteko Harri jaiaren une bat.

Mezarekin hasiko dute eguna; bazkaria Abaetxe jatetxean izango da eta Artubi elkartean amaituko dute jarduna.

Bihar ospatuko dute Tolosako Bedaio auzoan Harri jaia. Egitaraua 12:00etan hasiko dute, mezarekin eta prozesioarekin. Elizan bertan bertso saioa egingo dute Bixente Gorostidik eta Unai Muñoak eta, jarraian, Abaetxe jatetxean izango da erretiratuentzako bazkaria.

Bazkalostean ere beste bertso saio bat egingo dute; baina, oraingoan, bertso zaharrak ere tartekatuko dituzte gonbidatuek ere abestu ditzaten. Jaia borobiltzeko, berriz, Artubi elkartean afalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!