Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Topic-en

Ataria 2024ko maiatzaren 14a

Larunbatean, hainbat ekitaldi egingo dituzte txotxongiloen museoan: ate irekiak, bisita gidatuak, Fotopic argazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, argazkien erakusketa, sorkuntza gunea eta koktel zuriaren dastaketa.

Topic-eko jardueren artean ezinbesteko hitzordu bilakatu da maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Eguna. Aurten ere, Tolosako Txotxongilo Museoak bat egin du ospakizunarekin, eta larunbatean, egitarau zabala prestatu du.

Museoen Nazioarteko Eguna Topic-en
  • Maiatzak 18, larunbata
    • 10:30-14:00 eta 16:00-19:30. Ate irekiak.
    • 11:00. Bisita gidatuak, euskaraz.
    • 12:30. Bisita gidatuak, gaztelaniaz.
    • 12:00. Fotopic argazki lehiaketako sari banaketa eta parte-hartzaileen argazki erakusketaren inaugurazioa.
    • 16:00-18:00. Sorkuntza gunea Ambigu aretoan.
    • 19:00-22:00. Koktel zuriaren dastaketa Bide-Bideren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!