Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, gainean ditugu udako oporrak. Uztailean, ingelesean edota frantsesean sakontzen jarraitzeko aukera eskainiko du Tolosako Lacunza akademiak. Dagoeneko zabaldu dute matrikulazio epea eta interesa dutenek, 943 46 47 00 telefonora deituta, Lacunza.es helbidera idatzita edo Lopez Mendizabal 1ean daukaten bulegora joanda eman dezakete izena. Lehen aldiz izena eman nahi dutenek, berriz, webgunearen bidez proba bat egin beharko dute zein maila duten zehazteko, eta jarraian, hitzordua eskatu, zein asmo eta behar dituzten jakin eta horren arabera ikastaro batera edo bestera bideratzeko. Taldeak osatuta, udako ikastaroei emango die hasiera.
Beraz, ingelesean edo frantsesean hobetu nahi duenak, uztailean zehar izango ditu ikastaroak jasotzeko aukera. Astelehenetik ostiralera, bi orduko saioak egiten dituzte, 9:00etatik 11:00etara eta 11:00etatik 13:00etara, maila ezberdinetan. «Hilabete bat nahiko izaten da nibela hobetu nahi duten ikasleentzat, baina euren hizkuntza maila trinkotu nahi dutenek, berriz, uztaileko aste pare batean etorri daitezke», esan du Brigit Clunies-Ross Lacunza akademiako irakasle eta ikasketa zuzendariak. Izan ere, gutxienez bi asterako matrikulazioa egin behar da, baina hizkuntzan gehiago hobetu nahi duenak, lau astez, hilabete osoz jaso ditzake klaseak. «Egunero bi orduz arituta, astean hamar ordu sartuta, asko aurreratzen dute ikasleek denbora gutxian».
Edonorentzat aprobetxatzeko moduko aukera da. Batetik, ingelesean ondo doazen ikasleek euren hizkuntza maila hobetzeko modua izango dute. «Udan ikastaro trinkoak jasotzen dituzten ikasle askoren gurasoek esan bezala, udaran askoz gehiago aprobetxatzen dute ikasteko, ez daukateko eskolarik eta zeregin gutxiago izaten dituzte». Bestetik, ikasle berri batek, ikasturte berriarekin batera Lacunzan hasi nahi badu, udan aukera ederra izango du, ingelesa edo frantsesarekin lehen kontaktua izan eta irailetik aurrerako ikasturte berria prestatuago egoteko.
Azterketarako prest
First eta Advanced tituluak lortzeko saioak ere eskaintzen dituzte Lacunzan. Izan ere, uztaila amaieran izaten da azterketa egiteko deialdia, eta askok, hilabete hori aprobetxatzen dute azterketa prestatzeko. «Eskola amaitu berri izaten da azterketa, eta horren aurretik azken bultzadatxoa emateko ondo etortzen zaio jendeari uztaileko ikastaroa». Titulua errazago lortu ahal izateko, azterketa simulazioak egiten dituzte Lacunzan. Saio hauek ere, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara egiten dira.
Ingeles orokorreko zein azterketetara begirako saioetarako 13 urtetik gorako edonork eman dezake izena. Eta kasu honetan ere gutxienez hamabostaldirako matrikula egin beharko da. «Guk ikasturte guztia jarraian egitea gomendatzen dugu, azterketako eguna arte, eta ikasle gehienek, normalean, uztaileko hilabete osoan ere jasotzen dituzte klaseak, azterketara hobeto prestatuta iristen direlako horrela».
Ludoteka zerbitzua
Bost urtetik hamabi urtera bitarteko gaztetxoentzat ere badute ingeleseko eskaintza Lacunza akademian: Adventures, haurrei zuzendutako ludoteka zerbitzua, hain zuzen. Ekainaren 24an hasiko da honakoa, eta kasu honetan, asteka matrikulatu daiteke. Honela, modu ludiko eta dibertigarri batean ingelesa edo frantsesa ikasteko aukera izango dute txikienek. Irakasleak ziurtatu bezala, «ondo pasatzeaz gain, asko aurreratzen dute denbora gutxian».
Akademiatik kanpora ekintza ezberdinak egiten dituzte; jolasak edota txangoak izaten dira horiek, beti gai jakin baten inguruan. Aurtengo udan, iazko urtean bezala, ingurumena izango dute ardatz, eta astero, ingurumenarekin lotutako proiektu ezberdinak landuko dituzte. Kanpoko ekintza horiek, 09:30etik 13:00etara izaten dira, eta 13:00etatik 14:00etara akademian bertan izaten dute klasea. Beraz, kanpoko ekintzetan nahiz akademiako klaseetan ingurumenaren inguruan ariko dira, hiztegia landuz. Gainera, 08:00etatik aurrera haur txoko zerbitzua ere izaten dute. Zerbitzu hau, gutxieneko haur kopurua apuntatzen bada eskainiko dute.
Lacunza Summer Camp
Uda honetan, gainera, ikasteaz gain, nazioarteko giroan lagun berriak egiteko aukera izango dute gaztetxoek. Lacunza Summer Camp esperientzia paregabea da horretarako. Modu dibertigarrian eta aktiboan, pertsonalki nahiz akademikoki hazteko udalekuak dira, hain zuzen. Ekainaren 30tik abuztuaren 4ra ospatuko dira, Donostian, eta 6 eta 13 urte bitartekoek izango dute bertan parte hartzeko aukera.
Goizetan eta arratsaldeetan egingo dituzte ekintzak, egunero, «eta honek duen ezaugarri onena da nazionalitate ezberdineko pertsonak elkartzen direla, atzerritar asko etortzen baitira gaztelania ikastera». Esperientzia erreala dela dio irakasleak, «normalean, atzerritar kopuru gehiago izaten delako, hemengoak baino, beraz, aukera paregabea da hizkuntzan gehiago murgiltzeko». Ikasle askok, atzerrira joaten dira hizkuntza praktikatu eta beren maila hobetzera, baina udalekua horretarako aukera ona dela dio irakasleak: «Atzerritar ugari etortzen direnez, kanpoan egotea bezala da, baina berez, etxean zaude».
Lacunza akademia
- Helbidea. Lopez Mendizabal, 1, Tolosa.
- Webgunea. Lacunza.es
- Helbide elektronikoa. academia@lacunza.es
- Telefono zenbakia. 943 46 47 00
- Facebook. lacunza.ih
- X. @lacunzaih
- Instagram. @lacunzaih
- Youtube. @MSLacunza