BABESTUTAKO EDUKIA

Kalitatezko prestakuntza profesionala handituz

Ataria 2024ko mai. 8a, 10:00

Aurrematrikulazioa egiteko epea zabaldu du Tolosaldea LHII-k, eta datorren ikasturterako prestakuntza ziklo berriak izango ditu aukeran; kimika, fabrikazio mekanikoa, eta gizarte eta kirola irakaskuntza eta animazioa.

Aurrematrikula egiteko garaia iritsi da eta Tolosaldeako Lanbide Heziketa Institutu Integratua eskaintza berriarekin dator 2024/2025 ikasturterako. Izan ere, Tolosako erdigunean kokatuta dagoen Paper Eskola kudeatzen hasiko da eta goi mailako hiru ziklo –kimika industriala fabrikazio mekanikoa eta gizarte eta kirola irakaskuntza eta animazioa–, eta erdi mailako ziklo bat –kimika instalazioak– gehitu ditu zerrendan.

Hortaz gain, beste hainbat prestakuntza ziklo eskaintzen ditu, denera, goi mailako hamabi ziklo eta erdi mailako zazpi ziklo, baita espezializazio ikastaroak ere –elkarlaneko robotikaren gaineko espezializazio ikastaroa eta interneti lotutako sistemak instalatzeko eta mantentzeko espezializazio ikastaroa–. Ikasketak euskaraz eskaintzen dituzte, baina ziklo batzuk eleanitzak dira, prestakuntza ingelesez ere ematen dutelako.

Ikastetxeak esperientzia zabala du langileei eta langabetuei eskainitako etengabeko prestakuntzan. Horretarako, ikastaroen zerrenda zabala eskaintzen du interesa duten herritarrek behar duten formazio espezializatuan prestatzeko. Saioak, orokorrean, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara izaten dira eta langileak eskatutako eskaeren arabera erabakitzen da. Dohainekoak dira, Hobetuz eta Europako Gizarte Funtsen diru laguntzari esker.

Lan eginez ikasi

Nazioartekotzea ikastetxearen plan estrategikoaren ardatzetako bat da. Horregatik, ikasleen mugikortasuna bultzatzen du, baita euren enplegagarritasuna ere. Izan ere, Lanbide Heziketa Dualaren aldeko apustua egiten du, enpresa eta ikastetxeetako ikaskuntza prozesua konbinatuz, bien arteko lankidetzaren bitartez.

Ikasleek lehenengo ikasturtean hiru asteko enpresa esperientzia jasotzen dute eta bigarren ikasturtean, berriz, ikastetxearen edukiak enpresa munduan lantzen dituzte zuzenean, soldata bat jasoz. Hortaz gain, lantegietako praktikak egiteko beharra dute bigarren kurtsoko azken hiruhilekoan, eta hauek atzerrian egiteko aukera dute Erasmus+ programaren bitartez.

Metodologia eraginkorrak erabiliz, enpresa zein erakundeekin lankidetzan aritzea du misio. Horregatik, enpresei laguntza teknologikoa eskaintzen die eta hainbat proiektu eraikitzen ditu, elkarlanean. Gainera, enpresekin duen harreman sendoa eta estuari esker, ikasleen lan eskaintzak kudeatzeko lan poltsa propio bat ere eskaintzen eta kudeatzen du.

Bikaintasun-sareko kide

Joan den urteko uztailaren 22an, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Espainiako bikaintasun-zentroen sare bat sortu zuen, eta horiek ezartzeko eta garatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri zituen, Europar Batasuneko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (MRR) esparruan. Deialdi horretan Estatuko LHko 44 ikastetxe hautatu zituzten, tartean Tolosaldea LHII.

Hain zuzen, eskualde zein estatu mailako sektore estrategikotakoa den mekatronika industrialaren arloan aukeratu dute. Institutuak milioi bat euroko diru laguntza jaso du, estatuko punta-puntako zentroen sare honetan sartzeagatik, aurkeztutako proiektua martxan jarri eta espezialitate horretan erreferente bihurtu ahal izateko.

Ikasle kopurua bikoiztu

Pauso handiak ematen jarraitzen du Tolosaldea LHII, eta horren erakusle dira aurtengo ikasturteko emaitzak. Hamar urteetan ikasle kopurua bikoiztu egin  da eta egun ia 800 ikasle daude bertan. Hori ez da kasualitate hutsa, izan ere, laneratze-tasa handia du (%94), lan baldintza duinak eskaintzen ditu, aukera ugari ditu eta ikasketekin jarraitzeko aukera ere ematen du. Datorren ikasturtean bide bera jarraitzeko asmoa du.

Aurrematrikulazioa zabalik

Tolosaldea LHII-k ate irekiak antolatu ditu eta gaur bi saio egingo dituzte. Lehena, 17:00tan izango da eta erdi mailako zikloak erakutsiko dituzte. Bigarrena, berriz, 18:00tan, eta goi mailako zikloen eta espezializazio ikastaroen inguruan ariko dira.

Bestetik, aurrematrikulazioa egiteko epea ere zabaldu dute, eta maiatzaren 24ra arte egin ahalko da. Ikastetxean aurrez egiteko aukera izango da, baina hitzordua hartu beharko da www.tolosaldealh.eus webgunearen bitartez. Online egiten dutenek, berriz, webguneko ikasgunea atarian egin beharko dute, aurkeztu beharrezko dokumentazioa eskaneatuta erantsiz.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa hurrengoa izango da: NANaren fotokopia, lege-tutorearen NAN fotokopia –adingabekoen kasuan– eta espediente akademikoa. Azken hau aurkezteko azken eguna ekainaren 28a izango da, eta dokumentazioa aurkezten ez dutenek ekainaren 21a izango dute azken eguna. Tolosaldea LHII-ko webgunean izango da informazio gehiago.

 

Eskaintza

  • Goi mailako zikloak

    • Eraikuntza Metalikoak.
    • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
    • Automatizazio eta robotika industriala.
    • Mekatronika industriala.
    • Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea.
    • Sareko informatika sistemen administrazioa.
    • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
    • Administrazio eta finantzak.
    • Egokitzapen fisikoa.
    • Kimika Industriala (eskaintza berria).
    • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua (eskaintza berria).
    • Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa (eskaintza berria).
  • Espezializazio zikloak

    • Elkarlaneko Robotika.
  • Erdi mailako zikloak

    • Instalazio elektriko eta automatikoak.
    • Soldadura eta galdaragintza.
    • Mekanizazioa.
    • Mikroinformatika sistemak.
    • Merkataritza jarduerak.
    • Naturguneko gidaria.
    • Kimikagintza (eskaintza berria).
  • Bestelakoak

    • Metodologia aurreratuak.
    • Gertutasuna.
    • Eredu eleanitza.
    • Bikaintasun sarea.
    • Heziketa duala.
    • Lan praktikak.
    • Ekintzailetza.
    • Paper Eskola.

 

Tolosaldea LHII

Helbidea. Santa Luzia auzoa, 17, Tolosa.

Telefono zenbakia. 943 65 11 47.

Helbide elektronikoa. idazkaritza@tolosaldealh.eus

Webgunea. Tolosaldealh.eus

Youtube eta X. @TolosaldeaLH

Facebook. @tolosaldea

Instagram. @tolosaldealhii

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!